XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Euliak zelan harrapatu

Intsektu gehienak batere arriskurik barik ikutu daikeguz.

Egia esan, arriskuan eurak dagoz, zelan tratatu ez badakigu.

Behar dozun materiala:

-Plastikozko edalontzi gardena.

-Kartoi zatia.

Zelan egin:

Intsektua nektarra zurrupatzen edota hosto baten gainean egon arte itxaron.

Orduan edalontzia buruz behera hartu eta lorearen edota hostoaren gainean ipini.

Intsektua arriskuaz konturatzen danean, hegaz gorantza joango da eta halan edalontziaren barruan sartuko da.

Orduan astiro-astiro estali edalontziaren barrena kartoi zatiaz.

Modu honetara ez dozu intsektua hil beharrik izango hurretik ikusteko.